XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Kalkula ezazu HCl-ren disoluzio baten normalitatea, jakinik 2 baliokide-gramo azido uretan disolbatuz prestatu dela, litro bat disoluzio lortzeko.

N = 2 baliokide-gramo/litro bat = 2 N

Azidoen eta baseen indarra

Arrhenius-en definizioaren arabera, azidoa H+ ematen duen substantzia oro da.

Horrexegatik azido bat sendoagoa izango da ekoizten duen H+-ren kontzentrazioa zenbat eta handiagoa izan.

Hots, zenbat eta disoziatuago egon.

- Azido sendoa deritzogu oso disoziatua dagoen azido orori eta

- Azido ahula deritzogu gutxi disoziatua dagoenari.

Disoziazio maila a disoziaturiko molekulen kopurua eta molekulen kopuru osoaren arteko zatidura bezala definitzen da.

disoziazio maila a = disoziaturiko molekulen kopurua/molekulen kopuru osoa

Ez da nahasi behar azido kontzentratua azido sendoarekin ezta azido diluitua azido ahularekin ere.

Azido bat kontzentratua edo diluitua izatea disoluzio litro bateko azidoaren mol kopuruaren menpe dago.

Sendoa edo ahula izatea disoziazio mailari zor zaio soilik.

Taulan zenbait azido eta baseren disoziazio mailak daude idatziak.

Disoziazio maila disoluzioaren tenperatura eta kontzentrazioaren menpe dago.

substantzia / a

Kontzentrazioa 0,1 M eta tenperatura 25 ampdeg;C.

- Aurreko taularen arabera, zeintzuk azido eta base dira sendoak?

Zeintzuk ahulak?

Disoluzio urtsuan base sendo gutxiago dago azido sendoak baino.

Azido sendo baten disoluzio diluitu bat lortu dezakegu, eta disoluzio kontzentratu bat azido ahul batena.